Langabezia, 9 hilabeteko beherako bidean

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Azaroa akaberan lastailean baino 40 langabe gutxiago zeuden, 1.697

Otsailean 2.021 langabeturen errekor tristea lortu ondoren, langabezia hilero behera egiten hasi zen Sakanan. Bederatzi hilabetetan 424 langabe gutxiago daude ibarrean. Hala ere, 879 emakumezko (%,51,8, 19 gutxiago) eta 818 (%48,2, 21 gutxiago) gizonezko dira lan bila ari direnak. Adinari dagokionez, lan bila dauden gehienak 25 eta 44 urte artean dituzte, 766 (%45,14, 2 gutxiago). 45 urtetik gora eta lan bila dabiltzan 756 sakandar daude (%44,55, 20 gutxiago). 25 urte baino gazteago diren 175 sakandar daude lan bila (%10,31, 18 gutxiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren (%3,31 dugu herrialdearen %3,22 populazioa gara).

Sektoreei erreparatuta, langabetuen %54,98k (933, 10 gutxiago) zerbitzuetan lan eginen luke. Langabeen %29,05 (493, 18 gutxiago) industrian ariko litzateke. Eraikuntzan lan egiteko prest legoke %7,84 (133, 1 gehiago). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %2 jaso du (34, 3 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %6,13 dira (104, 10 gutxiago).

Langabezia udalerrika. Azaroa
Udalerria       Guztira      
Altsasu              833    -13
Arakil                  68    -2      
Arbizu                 69     0
Arruazu                 2     0
Bakaiku               15    -2
Ergoiena               6    -2
Etxarri Aranatz  155    -1
Irañeta                 9    -2
Irurtzun            201   -16
Iturmendi           17    -5
Lakuntza            88    +3
Olatzagutia       125    +5    
Uharte Arakil      54    -4
Urdiain               29     0
Ziordia               26    -1
Guztira          1.697  -40