LHko mendi ertaineko kirol-teknikaria zikloaren eskaintzak erantzuna handia

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Sakana Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoak mendi ertaineko kirol-teknikari ikasketak eskainiko ditu heldu den urtean. Maila ertaineko prestakuntza zikloa da. Abenduan sarrera proba egin zen, eta 32 pertsonak egin zuten aurrera. Horiei beste erkidegoren batean sarrera probaren bat gainditu dutenak gehitu ahal zaizkie.

Ziklo horretan interesa duten guztiek orain izena eman beharko dute. Epaimahaiak guztiak aztertuko ditu eta ondoren 24 ikasle aukeratuko ditu, mendi ertaineko kirol-teknikari ikasketak egin ditzaten. Bestalde, onartuak izan ez direnen sarrera proba 18 hilabeteko iraungitze data du eta aurrerago eman dezakete izena interesatuek.

Sakana LH IIPko eskaintza
Ziklo horretaz aparte, honako ikasketak egin daitezke: motorren mekaniko laguntzailea (DBH gainditu ez duten ikasleei zuzendutako hasierako prestakuntza profesionaleko programa); mantenu elektromekanikoa (gradu ertaina); sodadura eta galdaragintza (gradu ertaina) eta mekatronika industriala (goi gradua).