Rural Kutxa talde profesional kontinentalak txirrindulari handi bat fitxatu du: Luis Leon Sanchez. 30 urteko txirrindularia talde gabe zegoen, Belkinekin zuen hitzarmena eten baitzuen. Sakanatik sortutako Rural Kutxak urte bateko kontratua sinatu du murtziarrarekin. Luis Leon Sanchez txirrindulari bikaina da, eta fitxaketa handia da Rural Kutxarendako, lider papera egin ahal duena. Palmares ikusgarria du: 4 etapa irabazi ditu Tourrean, 4 aldiz izan da Espainiako txapeldun erlojupekoan, 2 aldiz irabazi du Donostiako Klasikoa eta behin Paris Niza.
Rural Kutxak 19 txirrindulari izanen ditu, eta astelehenean eginen du talde aurkezpena Iruñean.