Nazioartean sariak lortu dituzten gaztagileei aitortza

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Arbizuko Araña-Etaio eta Altsasuko Patxi Amillano omenduen artean

Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenak Ordiziako eguberrietako aparteko azoka baliatu du aurten nazioarteko lehiaketetan saria lortu duten gaztagileei aitortza egiteko. Ekitaldi horren bidez jatorri izendapenak saritutako gaztagileak bi arrazoirengatik zoriondu ditu: egindako lan onagatik eta izendapenaren prestigioa eta izen ona zabaltzen laguntzeagatik.

Esker ona jaso duten artzainen artean sakandarrak ere badaude: Espainiako ekoizpen ekologikoko gazta onenaren saria jaso duen Patxi Amillano (Larrezabal eko). Altsasuarra Birminghamgo World Cheese Awards txapelketan urrezko domina lortu zuen babestutako jatorri izendapena mailan ere. Arbizuko Araña-Etaiok ekoiztutako Juananeko Borda gaztak, berriz, maila berean brontzezko domina eskuratu zuen.