Lizarran festa egin dute antzezle amateurrek

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Altsasuko Tarima Beltza taldea bere baitan hartzen duen Nafarroako Antzerki Amateur Federazioak bere festa ospatu zuen larunbatean Lizarran. Antzerki esketxak protagonista izan ziren festan omenaldietarako tartea ere izan zen. Haien urteurrenean Kilkarrak, JusLaRotxa, Alhama de Corella eta Míreni taldeak omendu zituzten, baita Pedro Zabalza kritikaria eta Asun Ardanaz federazioko kidea.