Lehendabiziko buelta despedituta, Racing San Migel lider

Guaixe 2013ko abenduaren 26a

Futsal Sakana Txapelketa

Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketan joaneko itzulia despeditu da, 7 jardunaldi jokatu ondoren. Racing San Migel talde uhartearra da liderra, Arbizu eta Auzomotojorik oso gertu dituela. Altsasuko Biltoki, Iturmendi, Bunker eta Etxarriko Gaztetxie sailkatu dira atzetik. Futsal Sakana Txapelketak atseden hartuko du ilbeltzaren 10era arte.

Racing San Migel taldeko hiru jokalari daude pitxitxien sailkapeneko buru: Asier Turumbay (13 gol), Daniel (11 gol) eta Jesus (10 gol). Bestalde, gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da, Racing San Migeleko Iñaki Irigoienekin eta Arbizu K.T. taldeko Xabierekin batera.

7.jardunaldiko emaitzak
Bunker 1 – Iturmendi 6
Etxarriko Gaztetxie 4 – Arbizu K.T. 10
Auzomotojorik 5 – Racing San Migel 7
Atsedena: Bil Toki

Hurrengo jardunaldia
Ilbeltzaren 10ean, ostiralean, Uharte Arakilen
20:00etan: Etxarriko Gaztetxie - Auzomotojorik
21:00etan: Bunker – Arbizu K.T.
18:00etan: Bil Toki – Iturmendi
Atsedena: Racing San Migel

www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.