Urtea bukatu eta asteko modu asko daude. Horien artean, oso zabaldua dagoen ohituretako bat mendira joatea da. Aukerarik ez da faltako, behintzat, urteko azken eta lehen egunak mendian ospatu nahi dituenarendako.Sakanako mendizaleek, jakina, bat egin dute ohitura honekin.
Urtea despeditzeko Aizkorrira, Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira. Eta urteari ongi etorria egiteko askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute. Bestalde, Errege Egunean Sakanako Mendizaleek Beriain itzotzeko ohitura dute.
Irteerak
Trinitatea. Abenduaren 31n, asteartean, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, aurten 8. edizioa izango da. Iratxo mendi taldeko finalista eguna izanen da.
Aizkorri. Abenduaren 31n, asteartean. Altsasuko mendigoizaleek antolatuta.
Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkartean antolatuta, abenduaren 31n, asteartearekin, IV. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:30ean, plazatik. Zabalartek hamaiketakoa eskainiko du Lakuntzako Bordetan.
Beriain. Ilbeltzaren 6an, astelehenean, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.
Bargagain. Ilbeltzaren 5ean, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. Urteko lehen igandean Bargagainera joko dute, 8:00etan aterata. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.