Mus zaleendako deia

Guaixe 2013ko abenduaren 26a


Pasa den urtean 2.000 bikotek parte hartu ondoren, berriro martxan da Euskal Herriko Mus Txapelketa, Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta. Seigarren edizioko herriz herriko kanporaketak dagoeneko jolasten hasiak dira. Ilbeltzaren akaberarako despedituak izanen dira. Herrietan kartel bidez iragartzen dira non eta noiz jokatuko den txapelketako kanporaketa. Bikoteak izena emateko 20 euro ordaindu behar ditu.

Herri bakoitzean izena emandako bikote kopuruaren arora bikote gutxiago edo gehiago
joanen dira herrialdeko kanporaketara. Horiek otsaileko hirugarren asteburuan jokatuko dira. Martxoaren 8a Heletan jokatuko den finalera 32 bikote nafar joanen dira. Parte hartzeagatik bikote bakoitzak sari bat jasoko du. Txapelketako maila bakoitzean onenei sariak emanen dizkiete.