Mendia, ospakizun topagune

Guaixe 2014ko urtarrilaren 7a

Zabalartek antolatuta, Lakuntzaskoarrin bildu ziren lakuntzarra.

Urteari agurra emateko edo ongi etorria egiteko makina bat mendizale sakandarrek mendira jo dute. Abenduaren 31n, urteko azken egunean, Trinitatera jo zuten irurtzundarrek, Aralarko Lakuntzaskoarrira lakuntzarrek eta Aizkorrira altsasuarrek. Aldiz, urteko lehen igandean Bargagain izan zuten bildune altsasuarrek eta Errege Egunean, ohiturari jarraiki, Beriainen bildu ziren mendizale sakandarrak.