Sakanako Mankomunitateak Lakuntzako Larraineta kalean, herriko futbol zelaiaren ondoan, auzo-konpostagailu eredu berri bat probatuko du. Vermican enpresa iruindarraren modeloak tapa arinagoa du, zabaltzeko erosoagoa da eta gunea bera baxuagoa da. Probaldiaren ondoren balorazio positiboa eginen balitz, Mank-en asmoa litzateke auzo-konpostagailu eredu hori Irurtzunen eta Altsasun jartzea, bi herrietan baitaude horretarako eskaerak.