Urtea despeditzearekin batera banatu dute Ahotsen mintzoa, 2013ko urtekaria. Urtaro bakoitzeko elkarrizketa eta erreportaje bana argitaratzearekin batera, albiste laburrak eta argazki collagez hornituta dago urtekaria. Berriki 800 ale banatu dituzte eta Irurtzun Euskaraz blogaren bidez ere ikusgai dago.
Agurrean azaltzen dutenez, “Arakil eta Irurtzun Sakanako herri erdaldunenak izan dira urte askoan. Asko gara, ordea, egoera aldatu eta herriak euskaldundu nahi ditugunak”. Bide horretan urtekariak pauso bat izan nahi duela adierazi dute. Urtekaria “herrigintzan lagunduko duen baliabidea bihurtzea izanen litzateke gakoa”.
Eta herrigintzan duen interes horregatik erabaki zuten egitasmoari segida ematea. Izan ere, Arakil, Irurtzun eta Imozko urtekariaren bigarren zenbakia da argitaratu berri dena. Ahotsen mintzoa, Arakilgo Hitza taldeak 2012ri buruzko argitaratu zuen. Horretarako Euskara Kultur Elkargoaren diru-laguntza baliatu zuen. Oraingo honetan Arakilgo eta Irurtzungo udalen, Sakanako Mankomunitatearen eta Aizpea euskara taldearen diru-laguntza izan dute.
Staffa
Maialen Huarte Arano kazetari ihabardarra izan da editorea. Albisteak biltzeaz Mikel Goldarazena, Urko Maudit eta beste hainbat herritar izan dira. Manolo Morenok egin ditu zuzenketak. Mauduit bera izan da argitalpenari itxura eman diona. Irudiak Doris Vicentek, Sara Otxoak, Itziar Matxainek, Sokorro Altzuetak, Patxi Alegrek eta abarrek eman dituzte.