Bi urtez populazioa galdu ondoren (37 pertsona), pasa den urte hasiera joera hautsi eta Sakanako biztanleriak gora egin zuen, 41 biztanle gehiago. 2005ean lortu zuen ibarrak 20.000 biztanleen muga gainditzea eta milako berrira iristeko gutxi falta da. Generoari dagokionez, 10.701 gizonezko (12 gutxiago) eta 10.108 emakumezko (53 gehiago) gara. Herri guztietan gizonezko gehiago bizi dira. Salbuespena Irurtzun eta Ziordia dira.
Herrika
Sakanako 15 udalerrietatik bederatzitan populazioa hazi egin zen: Arakil, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz eta Altsasu. Igoera nabarmenenak Irañeta, Uharte Arakil eta Arruazun izan ziren. Bost udalerritan behera egin zuen biztanleriak: Irurtzun, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia, eta Ziordia (azken lauetan aurreko urtean ere jaitsiera izan zen). Jaitsiera nabarmenenak Burunda mendebaldeko bi herrienak izan ziren. Iturmendik, bestalde, zuen populazio berari eutsi dio.
10 urte atzera
2003ko urte hasierako datuekin alderatuta, Sakanak 2013ko urte hasieran 977 biztanle gehiago zituen; %4,92ko hazkundea. 10 urtetan emakumezkoen kopurua %5,89 igo zen (563 gehiago). %4,02 gizonezko gehiago dira (414 gehiago). 15 udalerrietatik dozena batean igo zen populazioa. Haietatik bostetan populazioaren igoera %10etik gorakoa izan zen: Lakuntza (%21,73), Arbizu (%15,68), Arruazu (13,2), Urdiain (%10,79) eta Arakil (%10,61). Hamarkada horretan hiru udalerrik galdu dute biztanleria: Ergoiena (%9,35), Bakaiku (%4,05) eta Olatzagutia (%4,12)
644.477 nafar
2012arekin alderatuta, 2013 hasieran Nafarroak 89 biztanle gutxiago zituen. Haietatik
323.544 emakumezko (431 gehiago) eta 320.933 gizonezko ginen urte hasieran (520 gutxiago).
2013-01-01 2012-01-01 Aldea 2003rekin aldea
Herria Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Kopurua % Kopurua %
Arakil 959 502 457 952 499 453 7 0,73 92 10,61
Irurtzun 2.300 1.197 1.207 2.302 1.205 1.097 -2 -0.08 23 1,01
Irañeta 172 95 77 166 97 69 6 3,61 11 6,83
Uharte 851 454 397 827 446 381 24 2,90 64 8,13
Arruazu 120 63 57 114 62 52 6 5,26 14 13,20
Lakuntza 1.277 655 622 1.252 654 598 25 1,99 228 21,73
Arbizu 1.099 561 538 1.093 564 529 6 0,54 149 15,68
Ergoiena 406 222 184 405 218 187 1 0,24 -42 -9,37
Etxarri 2.496 1.289 1.207 2.487 1.293 1.194 9 0,36 79 3,26
Bakaiku 331 182 149 333 183 150 -2 -0,60 -14 -4,05
Iturmendi 390 198 192 390 198 192 0 0 12 3,17
Urdiain 698 368 330 700 371 329 -2 -0,28 68 10,79
Altsasu 7.711 3.898 3.813 7.691 3.887 3.804 20 0,26 356 4,84
Olazti 1.627 839 788 1.662 853 809 -35 -2,10 -70 -4,12
Ziordia 372 178 194 394 183 211 -22 -5,58 7 1,91
Guztira 20.809 10.701 10.108 20.768 10.713 10.055 41 0,19 977 4,92