Enpresa demografian industriako establezimendu txiki-ertainek dute pisua

Guaixe 2014ko urtarrilaren 13a

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, enpresen demografia ikertu du zazpi lurraldeetan. Gaindegiako ikerlariek lana despeditu eta gero ondorioztatu gure ehun produktiboaren eraldaketa berri eta garrantzitsu baten aurrean gaudela. Euskal Herriko enpresa demografia lana krisiak izan duen eragina ebaluatzeko tresna bat da.

Establezimendu kopurua
Euskal Herrian 2012an 130.129 establezimendu zeuden, haietatik 26.769 (%20,6) Nafarroan eta Sakanan %0,6a. Ibarrak establezimendu dentsitate txiki-ertaina du zazpi lurraldeetako 54 eskualdeen artean. Gaindegiaren txostenak dio Euskal Herrian krisi aurreko balioetara itzuli dela establezimendu kopurua. 2008 urtearekiko, egungo establezimendu kopuruak 7,4 puntu egin du behera, baina 2006ko zifra gainditzen du.

Ekonomikoa-ehunaren jarduera adarrak
Establezimenduen jarduera-adar nagusiak
                    Lehen sektorea    Industria    Eraikuntza    Zerbitzuak     Daturik gabe
Euskal Herria    2                     11,6           13,5            72,5             0,5    
Nafarroa           1,3                  15,8           17,7            62,9             2,4
Sakana             0,9                  28,9           20               48,2             2

Euskal Herrian lau establezimenduetatik hiru zerbitzutan aritzen den bitartean Sakanan erdia besterik ez da. Ibarrean industriakoak dira establezimenduen ia herena, Nafarroako datua bikoiztuz eta Euskal Herrikoa ia hirukoiztuz. Aipatzekoa da industria proportzio altuen duten Euskal Herriko hamar eskualdeen artean Sakana 3.a dela. Nabarmena ere Sakanan eraikuntzak duen pisua, herrialde eta nazio mailako datuak gaindituz. Eraikuntza establezimendu gehien duen Euskal Herriko 9. eskualdea da Sakana. Apalagoa da, ordea, lehen sektoreko jarduna ibarrak, Euskal Herrikoaren erdia.


Zerbitzu establezimenduak azpi jarduera-adarren arabera (%)
                   Merkataritza,     Jarduera              Herri administrazio,    Asteetako           Besteak*
                   garraioa eta      profesional            hezkuntza eta           eta bestelako
                   ostalaritza        eta laguntzaileak    osasuna                   jarduerak
Euskal Herria    46,3             19,1                      11,2                        9,4                    14
Nafarroa           51,7            20,6                        6,6                         7,3                    13,8
Sakana             33,1              5,3                        3                            2,5                    --
*Informazio eta komunikazioa, finantza jarduerak eta higiezinak.

Sakana lau jarduera ataletan Euskal Herria eta Nafarroako bataz bestekoaren oso azpitik dago, merkataritza, garraioa eta ostalaritza azpi-adarrean salbu. Arlo horretan proportzio handiena duten 10 eskualdeen artean sartzeko 2,4 puntu eskasera gelditu baita ibarra azterketan.


Establezimenduen tamaina
Euskal Herriko ekonomia-ehunaren %85,9 mikro-enpresak dira (autonomoak alde batera utzita). Nafarroan enpresa handien proportzioa da nabarmenagoa da, bataz besteko nazionala gaindituz. Horiek hiriburuen eta Europako errepide sare nagusien inguruan pilatzen dira. 2008 eta 2012 artean tamaina ertainekoek bizi izan dute krisiaren ondorio larrienak, %10,2 itxiz. Nafarroan nabarmenagoa izan da ondorioa lau urte horietan 5 enpresetatik 1ek itxi du.


Establezimenduen egoitza nagusia Euskal Herrian (%)
                       Bertan
Euskal Herria    88,8
Nafarroa           90,9
Sakana             92,6

Ibarra herrialdeko eta nazioko ehunekoen gainetik dago. Hala ere, eskualdekako sailkapenean erditik pixka bat behera gaude. Gaindegiaren arabera “egoitza nagusia atzerrian duten enpresen ezartzea interesgarria izan daiteke, batez ere tamaina handiko establezimenduak, beraien dimentsioa tarteko, tokiko jarduera ekonomikoan nahiz nazionalean trakzio-indar gisa eragin baitezakete”. Hala ere, ikertzaileek aitortzen dutenez “mota honetako establezimenduen geografia-kontzentrazioak tokiko ekonomia- ehunaren ahuldadea areagotzen du, krisi garaian batez ere”.

Egoitza nagusia eskualdean bertan duten establezimenduei erreparatuta Sakanak %86,6 ditu ibar bereko establezimenduak. Euskal Herriko kokapen geografiko ahulenak dituzten eta lotura zaileko eremuetako eskualdeak baino hobe, baina nabarmentzeko datua txosten egileen ustez.  


Industria argazkia
Gaindegitik azaldu dutenez, industria inpaktu ekonomiko handiena duen sektorea izaten jarraitzen du. Eragin hori hainbat alorretan aztertu dute.

Industriaren teknologia maila
                       Handia        Ertain-handia    Ertain txikia    Txikia        Daturik gabe
Euskal Herria    1,3              13                   39,1               32,9          13,7
Nafarroa           0,9              11,1                27,8               34,5          25,8
Sakana *          1                 11,7-16,2        >49,8            <32,2         --
*Bakarrik maila handikoen datua da zehatza. Besteetan bi ehuneko horien artean dago ibarra.


Ekoizpen-ondasunen helburu ekonomikoa (%)
                      Ekipo-ondasunak     Bitarteko ondasunak    Energia
Euskal Herria   23,1                       36,7                           9,8
Nafarroa         19,7                        28,3                          22,2
Sakana           35                           45,8                           6,1

Ibarrean ekipo ondasunak helburu dituen industria establezimenduen metaketa %2,2koa da. Nahiko altua. Eskualdeka Euskal Herriko bigarrena da Sakana ekipo-ondasunak soilik kontuan hartuz. Bitarteko ondasunetan herrialde eta nazio mailako bataz bestekoaren gainetik gaude, lehen hamarretatik gertu. Energia helburu duten industria establezimenduei dagokionez, berriz, atzeko aldean dago kokatuta ibarra. Ekipo-ondasunak ekoizten dituzten establezimenduen banaketa geografikoa maila teknologikoarekin gurutzatuz gero, Sakana, gutxigatik bataz bestekoaren azpitik gelditzen da.


Industria ehunaren jatorriari dagokionez, Euskal Herriko industria establezimenduen %94,9 egoitza nagusia bertan du. Nafarroan %93,1ekoa da eta Sakanan %90ekoa (nahikoa altua). Ibarreko industria ekimen maila aurrekoaren antzekoa da, %92,3.