15 sakandar IX. Araitz Beteluko Krosean

Guaixe 2014ko urtarrilaren 13a

Sakandarrak IX. Araitz Beteluko Krosean
1.Javier Nagore: 24:34
21.Francisco Javier Gomez: 28:25
28.Juan Luis Maiza: 29:02
29.Andoni Azanza: 29:03
39.Iban Gonzalez: 29:34
40.Juan Carlos Gomez: 29:38
52.Gorka Garcia de Eulate: 30:44
71.Asier Larrion: 31:23
72.Iñaki Alvaro: 31:27
75.Santi Agirre: 31:45
87.Juan Carlos Perez: 32:19
90.Iñigo Maiza: 32:20
172.Maite Zabaleta: 39:00
173.Jose Javier Maiza: 39:00

Igandean jokatu zen IX. Araitz-Beteluko krosa, Betelun. Proba Atallutik eta Arribetik pasatzen zen, atzera ere Betelun despeditzeko. Aurten ibilbidean aldaketak egin behar izan zituzten, eta 300 metro laburragoa izan zen lasterketa, 7,7 km-koa. Izan ere, aurreko urteko uholdeek Atalluko Arruiñe zubia kaltetu zuten eta zubia bota behar izan zen. Ondorioz, buelta laburragoa egin zuten proban parte hartu zuten 206 korrikalariek. Hasieratik Zizur Nagusiko Javier Nagorek hartu zuen aurrea, gertu Raul Amatriain zuela. Nagorek erritmoa gogortu zuen eta bakarrik heldu zen helmugara (24:34), Amatriaini 1:17ko denbora atereaz (25:17). Hossain Kaanachek osatu zuen podiuma (25:50). Emakumezkoetan Maider Gaztañagak (28:43) alde ederra atera zion Maitane Melerori (30:02). Cristina Loeda izan zen higuarrena (30:40). 15 sakandar aritu ziren Betelun korrika eta Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen azkarrena, helmugara 21. postuan heldu eta gero (28:25).

Aurretik kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren. Kadeteen proban (8 km) 7 korrikalari lehiatu ziren eta Jon Mattin Sukunza leitzarra izan zen azkarrena (11:49). Fermin Azkargorta iturmendiarra 3.a izan zen (12:16) eta Oian Perez altsasuarra 6.a (14:13).