Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du nano ipuin lehiaketa. Euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak eta Mintzakide programako parte-hartzaileek har dezake parte. Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete, beti ere, 100 hitz baino gehiago ez badituzte. Aurkeztutako lanak euskara hutsean idatziko dira eta argitaratu gabeak, jatorrizkoak eta beste edozein lehiaketetan saririk jaso gabeak izanen dira. Gainera, indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.
Hiru mailetan banatuko dira sariak. Aurrenekoan B1 maila arteko ikasleek parte hartuko dute. Bigarrenean B2 maila artekoek eta azkenik, C1 maila arteko ikasleen maila izanen da. Mintzakideko parte-hartzaileek euren jakintzaren araberako mailan parte hartuko dute; horretarako, propio maila azalduz. Lehiaketak aurrera egiteko gutxienez 10 lan aurkeztu beharko dira. Nanoipuinak plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira, bai Itsasi euskaltegian bai Sakanako Mankomunitatean (euskara@sakana-mank.com, pdf formatuan).
Sakana
Ibarrari buruzko erreferentziaren bat sartzea ezinbestekoa da (tokiak, gertakari historikoak…).