Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketan joaneko itzulia despeditu zen abenduan, 7 jardunaldi jokatu ondoren. Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, aurreko ostiralean bigarren itzuliari ekin zitzaion, eta 8. jardunaldiko lehiak jokatu ziren. Auzomotojorik taldeak Etxarriko gaztetxie 3-12 hartu zuen menpean, eta Iturmendik Bil Toki irabazi zuen. Arbizu ez zen aurkeztu eta Bunkerri eman zitzaizkion puntuak.
Sailkapenean Racing San Migel da lider (18 puntu), Auzomotojorik 2.a (15 puntu) eta Arbizu hirugarrena (12 puntu). Atzetik daude Bil Toki (9 puntu), Iturmendi eta Bunker (seina puntu) eta Etxarriko gaztetxie (3 puntu).
Racing San Migel taldeko 2 jokalari daude pitxitxien sailkapeneko buru: Asier Turumbay (13 gol) eta Daniel Alvarez (11 gol). Auzomotojorik taldeko Ion Aldaz da hirugarrena (10 gol). Bestalde, gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da.
8.jardunaldiko emaitzak
Etxarriko Gaztetxie 3 – Auzomotojorik 12
Bunker 3 - Arbizu K.T. 0 (Arbizu ez zen aurkeztu)
Bil Toki 2 - Iturmendi 3
Atsedena: Racing San Migel
Asteburuko jardunaldia
Ilbeltzaren 18an, larunbatean, Uharte Arakilen
14:00etan: Auzomotojorik –Bunker
16:00etan: Arbizu K.T – Bil Toki
18:00etan: Racing San Migel – Etxarriko gaztetxie
Atsedena: Iturmendi
www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.