Sakandarrak Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketan

Guaixe 2014ko urtarrilaren 15a

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Altsasu eta Irurtzun elkarren kontra aritu ziren. Banakakoan Armendarizek (Irurtzun) 10-0 eta 10-0 hartu zuen menpean Altsasuko ordezkaria, eta Binakakoan Arrietak eta Peñasek (Altsasu) 10-4 eta 10-2 irabazi zieten Irurtzungo ordezkariei.