Iruñeko zabalguneko enplegu bulegora joaten diren arakildar eta irurtzundarren datuen faltan, joan den urtean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegoan 5.041 kontratu sinatu ziren. Kopuru hori 2013an zerbitzu horren bidez Nafarroa guztian sinatutako kontratuen %1,96 da.
Altsasuko bulegoaren bidez sinatutako kontratu guztien %5,65 besterik ez dira mugagabeak izan. Sakana Nafarroako bataz bestekoaren gainetik %0,8 dago, joan den urtean sinatutako kontratuen %4,86 baitzen mugagabea. Nafarroan sinatutako kontratu mugagabeen %2,28 Altsasuko bulegoaren bidez adostu ziren.
Kontratuak 2013an
Kontratuak hilean Mugagabeko kontratu kopurua
Sakana Nafarroa Sakana Nafarroa
Ilbeltza 386 18.940 29 1.212
Otsaila 278 15.738 24 1.039
Martxoa 289 15.980 17 1.036
Apirila 378 20.404 22 978
Maiatza 394 20.485 35 1.116
Garagarrila 480 21.102 21 918
Garila 525 26.647 21 977
Agorrila 434 21.320 6 811
Iraila 592 27.510 29 1.256
Lastaila 492 26.051 23 1.293
Azaroa 392 20.189 49 1.031
Abendua 401 21.582 9 789
Guztira 5.041 255.948 285 12.456