Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako 2013-2015 Ekintzailetza Planaren barrenean bultzatu duen Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarea aurkeztu zen atzo.
Sare horren helburua da “ekintzaileei informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea modu egoki, eraginkor eta homogeneoan, enpresa berrien eta enpleguaren sorrera sustatzeko; hori dena, bere agenteen jarduera koordinatuen bitartez”.
Aurkezpenean gobernuko ordezkariek adierazi zutenez, sarea “Nafarroan ekintzailetasunaren sustapenean ari diren erakunde publiko eta pribatuen zerbitzuen eskaintza hobe koordinatzeko tresna bat da”. Sarea Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Sodena-CEINek, CENek, UGTk, CCOOk osatzen dute, baita eskualde garapen erakundeek Cederna Garalur, Zona Media partzuergoa, TEDER eta EDER partzuergoa.
www.navarraemprende.com
Atari horretan biltzen da Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza; bertan ikus daitezke Sareak ekintzaile eta enpresa guztien eta, oro har, gizartearen eskura jartzen dituen zerbitzuak. Azken finean, Nafarroako ekintzaile eta autonomoendako eduki jakingarri, praktiko eta interesgarrien eskaintza.