Hilaren 9ko arratsaldean ibarreko harrobi bateko langile batek Guardia Zibila hots egin zuen, auto batekoek harrobiko sarrera behartu eta barrura sartu zirelako. Autokoek maletategian burdinazko hainbat pieza sartu zituzten. Baina atzemanen zituztelako susmoa zutenez, oinez alde egin zuten eta beste ibilgailu batean hanka egin zuten. Herritarren laguntzari esker pertsonen eta iheserako erabilitako autoaren deskripzioa lortu zuten Guardia Zibilek Foruzaingoarekin batera haiek atzemateko eta hala egin zuten. 22 urteko emakume bati indarra erabiliz lapurreta egitearen delitua egotzi diote.