Atzo Gaboneko La Tropicale itzuliko hirugarren etapa jokatu zen, Ndjolé eta Lambaréné artean (1333 km). Wanty taldeko Roy Jans belgiarrak irabazi zuen etapa. Rural Kutxak Luis Leon Sanchezen lidergoa mantentzeko ongi lan egin zuen eta Sanchezek jarraitzen du lider. Segundo eskas batera dago Cofidiseko Egoitz Garcia.