Gipuzkoako Batzar Nagusietan herrialdeko errepide sare nagusian bidesaria jartzeko Bilduk aurkeztutako proposamenari osoko zuzenketa bana aurkeztu zioten EAJk, PSEk eta PPk, eta foru araua atzera bota zuten atzo. Beraz, momentuz, epe laburrean Gipuzkoako errepide sare nagusian ez da bidesaririk ordaindu beharko.
Hesirik gabeko arkupe sistema ezarri nahi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haietako zazpi arku Iparraldeko Autobian (A-1) eta hiru Leitzarango Autobian (A-15) jarri nahi zituen. Hasiera batean ibilgailu guztiei kobratzeko asmoa zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina, azkenik, ibilgailu astunei kobratzeko asmoa azaldu zuen.
Egitasmoaren berri jakin bezain laster, Juan Luis Sanchez de Muniainek, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, bidesariek nafarrak kaltetzen zituela adierazi zuen. Bi administrazioen aldeko bilera ere egin zuten.