Giza eskubideak, konponbidea, bakea leloarekin Euskal Herrian egin den mobilizazio jendetsuena hartu zuen larunbatean Bilbok. EAJk, Sortuk, EAk, Aralarrek, Altenatibak, Geroa Baik, ELAk, eta LABek deitu zuten manifestazioa. Isila izan behar zuen mobilizazioan presoen etxeratzearen aldeko oihuak entzun ziren. Aldi berean, sakabanaketa bukatzeko eta konponbidearen aldeko urratsak aldarrikatzeko Tantaz Tanta ekimenak erabilitako tanten irudiak ere ikusi ziren.
Sakanatik makina bat jende joan zen. Asko euren ibilgailuetan joan ziren eta beste asko ibarretik abiatutako 13 autobusetan (Arakil, Irurtzun eta Uharte 2; Lakuntza 1; Arbizu 1; Etxarri Aranatz 1; Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain 2; Altsasu 3; Olatzagutia eta Ziordia 1 eta Iruña eta Sakana 1).