Euskal Herriko Mus Txapelketako Arbizuko eta Altsasuko kanporaketak bihar jokatuko dira. Mus Federazioak antolatutako Arbizuko neurketak Karrika tabernan jokatuko dira 16:00etatik aurrera. Altsasukoak, berriz, Zubiondo elkartean, 16:30ean hasita. Irurtzungo kanporaketa hilaren 25erako dago iragarria, 16:00etan Pikuxarren. Bestalde, larunbatean Irañetako kanporaketa jokatu zen lau bikoteren artean. Manu Lizarragak eta Floren Berazak lortu zuten lehiaketan aurrera egitea finalean Pedro eta Juan A. Berazari irabazi ondoren.