Nazar-Codes Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2014ko urtarrilaren 17a

Igandean Gares-Lizarra ibilbidea egiteko aukera Iratxorekin

SourceURL:file://localhost/1-LANAK/KIROLAK/Kirola%202014/01%20Ilbeltza%20urtarrila%20kirolak/2014-01-17kirolak.rtf

Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilbidea antolatu du hurrengo asteburuan, ilbeltzaren 26an. Asmoa Nazarretik Codesera joatea da. Manolo Igoa da ibilbidearen arduraduna. Autobusan izena eman nahi duenak ostegunera arteko epea du, herrietako arduradunei esanez. Ostegunetik aurrera, 639 11 76 31 telefonora hots egin beharko da.

Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Olaztitik, eta geldialdiak eginen ditu herrietan, izena eman duten mendizaleak hartzeko.

 Igandean Gares-Lizarra Iratxorekin

Irurtzungo Iratxo mendi taldeak mendi ibilbidea antolatu du igandean. Gares-Lizarra ibilbidea osatzea da asmoa. Hitzordua goizeko 8:00etan jarri dute, Iratxon. Bestalde, Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak antolatuta, igandean Ergoienako Bira egiteko asmoa dago, eguraldiak laguntzen badu.