Azaroan hasi zen Sakanako Pilota Txapelketa. Sakanako pilota klubetan dabiltzan 60 bikotek hartu du parte. Ondoko klubetako pilotariak lehiatu dira txapelketan: Irurtzun, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota Elkartea, Arbizuko Aldabide, Olaztiko Sutegi eta aurten sortu berri den Lakuntza. Partidak aipatu klubetako herrietan jokatu dira.
Sakanako Pilota Txapelketa Sakanako pilota klubek antolatu dute, pilota sustatzeko eta kategoria txikikoei lehiaketan aritzea ahalbidetzeko. Giro ona izan da eta pilotariak gustura aritu dira. Bihar erabakiko da, Arbizun eta Lakuntzan, nor izan diren onenak.
Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Arbizun (16:30etik aurrera)
Umeak 2: Baztarrika-Arretxe (Aldabide) / Araña-Albarrazin (Gure Pilota)
Umeak 1: Erdozia-Altzelai (Gure Pilota) / Gaintza-Gorostieta (Irurtzun)
Kimuak 2: Olaetxea-Imaz (Aldabide) / Jimenez-Gorrotxategi (Aldabide)
Kimuak 1: Imaz-Mariñelarena (Aldabide) / Laso-Azpiroz (Irurtzun)
Haurrak 2: Astiz-Araña (Gure Pilota) / Reparaz-Ganboa (Aldabide)
Haurrak 1: Otxoa-Igoa (Gure Pilota) / Olaetxea-Petriati (Aldabide)
Kadeteak 2: Calvo-Arbizu (Sutegi) / Bengoetxea-Galartza (Pilotajauku)
Lakuntzan (17:00etatik aurrera)
Txikiak: Escudero-Cocera (Lakuntza) / Jaka-Oiarbide (Gure Pilota)
Kadetak 1 (lau t´erdian): Ramirez de Alda (Pilotajauku) / Goikoetxea (Aldabide)
Gazteak: Galartza-Grados (Pilotajauku) / Zudaire-Ustarroz (Irurtzun)
Nagusiak: Ijurra-Mariezkurrena (Irurtzun) / Murgiondo-Agirre (Aldabide)