Futsal Sakana Txapelketa: sailkapena estu

Guaixe 2014ko urtarrilaren 21a

Arbizu K.T.
Racing San Migel da liderra, baina Auzomotojorik puntu batera duela

Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen larunbatean Uharte Arakilen. Jardunaldi ikusgarria izan zen. Racing San Migel liderrak lehen aldiz berdindu zuen denboraldi honetan, Etxarriko gaztetxie taldearen kontra, zazpina golekinSan Migeleko Jesus Angelek hat tricka sartu zuen, hiru gol, eta Etxarriko gaztetxeko Jurgik gol bat gehiago, lau guztira. Bestalde, Auzomotojorik taldeak hiru puntu lortu zituen Bunker lehiakorra 4-2 menpean hartu eta gero. Eta hirugarren partidan, Arbizu eta Bil Tokiren artekoan, atsedenaldira 2-1ekoarekin joan ziren arbizuarrak. Bil Toki jokalari gutxirekin azaldu zen partidara eta bigarren zatian hori asko nabaritu zen, Arbizu 12-1 gailendu baitzen. Joseba Razkinek 6 gol sartu zituen. Liga asko geratzen da oraindik eta sorpresak egongo dira, taldeen maila egunez egun igotzen ari baita.

Sailkapena
Sailkapenean Racing San Migel da lider (19 puntu), Auzomotojorik 2.a (18 puntu) eta Arbizu hirugarrena (15 puntu). Atzetik daude Bil Toki (9 puntu), Iturmendi eta Bunker (seina puntu) eta Etxarriko Gaztetxie (4 puntu).

Racing San Migel taldeko Asier Turumbay (15 gol) da, egun, pitxitxia, Arbizuko Joseba Razkin (14 gol) eta Etxarriko Gaztetxeko Jurgi Kintanaren aurretik (14 gol). Bestalde, gol gutxien jaso duen atezaina Arbizu K.T. taldeko Iñaki Galarza da.

9.jardunaldiko emaitzak
Auzomotojorik 4 –Bunker 2
Arbizu K.T 12 – Bil Toki 1
Racing San Migel 7 – Etxarriko gaztetxie 7
Atsedena: Iturmendi

Asteburuko jardunaldia
Ilbeltzaren 25ean, larunbatean, Uharte Arakilen
15:00etan: Iturmendi – Racing San Migel
16:00etan: Bunker – Etxarriko gaztetxie
17:00etan: Bil Toki – Auzomotojorik
Atsedena: Arbizu

www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.