Ostiralean UGTko MCA (Metal, Construcción y Afines) federazioak 10. kongresua egin zuen. Bozen %94arekin Lorenzo Rios idazkari nagusi izendatu zuten. Berritutako zuzendaritza berrituan dago Portlandeko enpresa batzordeko buru Javier Lekunberri Urabaien.
Karguan berretsi zuten Riosek aitortu zuen “testuinguru zailean” lan egin beharko duela langileen alde. “Ekonomia krisiak ekarritako lan erreformaren bidez enpresek lehiakortasunean irabazi nahi dute soldatak jaitsiz; Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren eta energia kostua murriztuz lehiatu behar da. Riosen iritziz, “ekonomia garapena egoteko industria garapena egon behar da. Etorkizunerako funtsezkoa da. Industria garapena duten herrialdeek hobe jasaten dituzte ekonomi zailtasunak”.