Nafarroako Trinkete Txapelketa: Murgiondok eta Aristorenak galdu

Guaixe 2014ko urtarrilaren 22a

Nafarroako Trinkete Txapelketan, eskuzko binakakoan, Oberenako Koldo Murgiondo etxarriarrari eta Etxeberriari 40-37 irabazi zieten Zugarraldeko Orozek eta Iriartek. Trinketean, emakumezkoen paleta goma txapelketan Oberenako Etxarrik eta Kontinek 30-25 irabazi zieten Aristorenari eta Zamorari.

Sakandarrak Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketan
Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Altsasuk Logroñon jokatu zuen Titin III. taldearen kontra. Banakakoan Altsasuko Aiestaranek 10-2 eta 10-2 galdu zuen. Aldiz, binakakoan garaile suertatu ziren Arrieta eta Peñas altsasuarrak, Titin III. taldeko bikoteari 10-3 eta 10-6 irabazi eta gero. Irurtzun taldeak atseden jardunaldia zuen.