Zenbat jokatzeko gai diren erakutsi nahi dute Ezkurdiak eta Zabaletak

Guaixe 2014ko urtarrilaren 23a

Ezkurdia eta Zabaleta zer egiteko gai diren erakustera aterako dira. Argazkia: Aspe.
Asteazkenean material aukeraketa egin zuten, Hendaian, Xala-Zubietak eta Ezkurdia-Zabaletak

Ostiralean Xala eta Aitor Zubietaren kontra ariko dira Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabalateta Hendaian. Asteazkenean material aukeraketa egin zuten. Xalak eta Zubietak 105,4, 104,5 eta 106,2 gramoko pilotak aukeratu zituzten eta Ezkurdiak eta Zabaletak 106,8, 106 eta 105,5 gramokoak. Ezkurdiak adierazi zuen “oso biko sendoa” izanen dutela aurrez-aurre. “Hiru garaipen dituzte eta guztia lortzeko asmoa” gaineratu zuen aurrelari arbizuarrak. Orain arteko 5 jardunaldietan Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute garaipenik lortu, eta ostiraleko partida beste modu batean planteatuko dutela azaldu zuen Ezkurdiak. “Txapelketa ahaztu eta zenbat jokatzeko gai garen demostratzera aterako gara”.