Maiatzaren 25ean izanen dira Europako hauteskundeak eta haietan parte hartzeko aukera izanen dute Sakanan bizi diren Europako Batasuneko (EB) herritarrek. Udal edo Europako hauteskundeetan inoiz boza eman badute aurten ere bozkatu ahalko dute.
Baina aurretik sekula ez badute bozkatu, 18 urtetik gorako herritar horiek ezinbestekoa dute hauteskunde erroldan izena ematea. Horretarako udaletxera joan beharko dute hilaren 30a baino lehen eta boza emateko asmoa dutela adierazi agiri baten bidez. Horretaz aparte, europar horiek herrian erroldatuta egon beharko dute eta EBko herritar ziurtagiria izan beharko dute.
Nafarroan
EB-ko 20.865 herritar bizi dira Nafarroan. Haietatik 1.672k eman dute boza aurretik. Guztiaren berri emanez Hauteskunde Erroldako Bulegoak 6.413 herritarri jakinarazpoena bidali die.