Belenzaleen zozketa

Guaixe 2014ko urtarrilaren 23a

Sakanako Belenzaleen Elkartean atzo hasi zen bere egoitzan jarria duen erakusketa kentzen. Eguberrietan makina bat jende pasa da Olatzagutiko jaiotzen erakusketatik. Elkarteko kideak pozik daude jendearen erantzunarekin. Jaiotza baten zozketarako txartelak ere saldu zituzten eta zenbaki saritua 212a izan dela jakinarazi dute. Saria jasotzeko elkartearen egoitzatik pasa beharko da arratsaldez.