Sakanako langabe kopurua agorrilekoaren parekoa zen urtearen akaberan. Otsailean 2.021 langabeturen errekor tristea lortu ondoren, langabezia bederatzi hilabetez behera egin zuen Sakanan, baina azken hilabetean asko izan dira enplegu bulegoetan izena eman duten sakandarren kopurua: 73 pertsona. Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,44 dugu (herrialdearen %3,22 populazioa gara).
Urte akaberan langabezian zeuden 1.770 sakandarretatik 872 emakumezkoak ziren (%,49,27, 54 gehiago) eta 898 (%50,73, 19 gehiago) gizonezkoak. Adinari dagokionez, lan bila ari diren gehienak 25 eta 44 urte artean dituzte, 809 (%45,71, 43 gehiago). 45 urtetik gora eta lan bila dabiltzan 791 sakandar zeuden urte akaberan (%44,69, 35 gehiago). 25 urte baino gazteago diren 170 sakandar ari dira lan bila (%9,6, 5 gutxiago).
Sektoreei dagokienez, langabetuen %54,41k (963, 30 gehiago) zerbitzuetan lan eginen luke. Langabeen %30 (531, 38 gehiago) industrian ariko litzateke. Eraikuntzan lan egiteko prest legoke %7,91 (140, berdin). Lehen sektoreak, berriz, lan eskaeren %1,81 jaso du (32, 2 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,88 dira (104, berdin).
Langabezia udalerrika. Abendua
Udalerria Guztira Aldea
Altsasu 870 37
Arakil 64 -4
Arbizu 69 0
Arruazu 3 1
Bakaiku 15 0
Ergoiena 8 2
Etxarri Aranatz 174 19
Irañeta 10 1
Irurtzun 191 -10
Iturmendi 22 5
Lakuntza 82 -6
Olatzagutia 136 11
Uharte Arakil 60 6
Urdiain 38 9
Ziordia 28 2
Guztira 1.770 73
Langabeziaren garapena
Urtea / hilabetea Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak
2008 / 06 599 235 364
2008 / 12 879 395 484
2009 / 06 1.230 619 611
2009 / 12 1.342 630 712
2010 / 06 1.438 666 772
2010 /12 1.500 672 828
2011 / 06 1.505 698 807
2011 / 12 1.603 764 839
2012 / 06 1.661 794 867
2012 / 12 1.864 924 940
2013 / 06 1.842 941 901
2013 / 12 1.770 898 872