Altsasuko Udalak zerga-objektuak errebisatzeko programa aurrera eramateko laguntza administratiboa kontratatu du. Langintza horretan Tracasa enpresa publikoa ariko da eta egin beharreko lanen truke 60.000 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu Iruñerriko enpresak.
Horretaz aparte, Altsasuko Udalak Jorge Cordon Villarri eman dio Iortia kultur gunearen funtzionamendurako laguntza kontratua. 2014 eta 2017 aldirako izanen da kontzesioa eta horren truke 34.200 euro jasoko ditu (BEZ kanpo). Bestalde, ikastetxeetan adierazpen dramatikoaren bidez hezkidetza programa Nafarroako Antzerki Eskolak eginen du. Horren truke erakundeak 7.920 euro jasoko ditu (BEZ kanpo).