Gospel doinuak Etxarrin

Guaixe 2014ko urtarrilaren 24a

Igandean, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean

Abenduan Olatzagutian aho zapore gozoa utzi ondoren, The Upper Room taldeak kontzertua eskainiko du Etxarri Aranatzen. Mikel San Josek (ahotsa) eta Iñaki Miguelek (pianoa) osatutzen dute taldea. Gospela jotzen duen Euskal Herriko talde bakarra. Gospela estilo sakona, aberatsa eta sentimentala da eta beste genero batzuekin nahasketak egitea ahalbidetzen du: bluesa, soula edo countrya, besteak beste. Gospelaren garai bateko eta gaurko doinuen errepasoa eginen du bikoak.