Ibarreko bi enpresa Berdeago azokan

Guaixe 2014ko urtarrilaren 24a

Gaur 12:00etatik 20:00etara eta bihar-etzi, berriz, 10:00etatik 20:00etara

Gaur zabalduko ditu ateak Durangoko Landako gunean Berdeago, euskal ingurumen iraunkortasun azokak. Igandea bitartean energia eraginkortasun, mugikortasun jasangarria eta birziklapena eta berrerabilpena lantzen dituzten 50 enpresak euren ekoizpenak erakutsiko dituzte. Berdeago azokaren bigarren edizioan ere enpresa sakandarrak ere izanen dira: egurrezko pellet erregaia ekoizten duen Etxarri Aranazko Naparpellet eta eraikuntza material ekologikoak ekoizten dituen Altsasuko Biohaus enpresa.

Berdeago azokak, bestalde, biztanleria ingurumen iraunkortasunaren inguruan kontzientziatzeko hainbat gune ditu: Hitz berdea, hitzaldiei zuzendutakoa; Zirkulo berdea gunea, umeendako ekintzak, gainera, auto, moto, zein bizikletan probatzeko bi zirkuitu ere izanen dira.


Egitaraua
Ilbeltzak 24, ostirala
16:00etatik 16:15era Irekiera.
16:15etatik 17:00etara Berdeagoren aurkezpena Hitz Berdea gunean.

HITZ BERDEA GUNEA
18:45etik 19:45era Nire etorkizuna berdea izatea nahiko nuke? EHU
· Energia Berriztagarrien Graduaren Aurkezpena. Angel Franco

ZIRKULO BERDEA GUNEA
17:00etatik 20:00etara Birziklapen eta berrerabilpenaren inguruko tailerra. Adina: 2-6 eta 6-12.

20:00etan Itxiera.


Ilbeltzak 25, larunbata
10:00etan Irekiera.

HITZ BERDEA GUNEA
11:00etatik 13:00etara Gaur egungo eredu energetikoa egokiena al da? Ezarritakoaz aparteko energia eredu desberdinak
· Beste energia eredu bat sustatzen duen elkartea.
· Beste herrialde batzuetako esperientzia energetikoak: Danimarkako eredu energetiko kooperatiboa. Leire Gorroño.
· Ecoo eta Goiener energia berriztagarriak sustatzen dituzten enpresak.

16:00etatik 17:00etara Berdeago, ingurugiro berrikuntzaren arloko gune profesionala.
18:00etatik 20:00etara Energia berriztagarriak aukera bilakatu dira Euskadirendako orain eta etorkizunari begira.
· Mondragon korporazioa.
· Arrakasta kasua: Eroski. Alejandro Martinez Berriotxoa, Eroskin RSC-ko
zuzendaria.

ELKARTEGI
11:00etan Sari banaketa.

ZIRKULO BERDEA GUNEA
10:00etatik 11:15era
Ikasi ezazu zure eolikoa egiten diru gutxirekin. Adina: +16.
· Durangoko Maristak Ikastetxea. Luis Sutil.

12:00etatik 15:00etara
Kontsumo arduratsu eta jasangarriaren inguruko tailer hezitzaileak. Adina: +5.

17:00etatik 18:00etara Argiaren fakturak ulertzen ikasi. Adina: +18.
Beste energia eredu bat sustatzen duen elkarteak antolatua.

18:00etatik 20:00etara Magia! betaurreko magikoak!! Etorkizun Berdea irudikatzen. Adina: +6.
· Berdeago taldeak antolatua

20:00etatik Itxiera.

 


Ilbeltzak 26, igandea
10:00etan Irekiera.

HITZ BERDEA GUNEA
11:00etatik 12:00etara Kutsaduraren ondorioak gizakiarengan
· Mikel Alvarez Yeregi. Mondragon Health-eko zuzendari orokorra.

12:30etik 14:00etara Etxearen aurrealdea birgaitzeko pausoak, kostuak eta
energia murriztuz.
· Teusa zaharberritze teknikak, Aznar Sanchez eta Clave estudio
Arkitektura & Ingeniaritza Joseba Peña.

16:00etatik  17:30era Etorkizuneko eta gaur egungo mugikortasun jasangarria,
nola mugituko gara?
· Zeintzuk izango dira etorkizuneko auto eta erregai jasangarriak?
Lead Editor Motorpasion-en. Javier Costas.
· Garraioaren ingurugiro adierazleak Eusko Jaurlaritzako ETS elkarteko ingurugiro arduraduna. Goyo Morante.

17:45etik 19:30era Atez atekoa edo bosgarren edukiontzia, hauen inguruko begirada.
· Atez atekoaren eta bosgarren edukiontziaren egoera, EHUko irakaslea Fernando Mijangos.
· Zaborren kudeaketa Europa eta estatu mailan, Spora enpresa Mario Oliver.

19:30etik 20:00etara Sari banaketa, Berdeago 2014

ZIRKULO BERDEA GUNEA
10:00etatik 15:00etara
Kontsumo arduratsu eta jasangarriaren inguruko tailer hezitzaileak. Adina: +5.

17:00etatik 20:00etara Eragin pedalei! Eta egin ezazu ogi birrindua bizimakinarekin! Adina: +10.

20:00etan Berdeago 2014 Itxiera.

*Egun osoan zehar kotxeak probatu daitezke Durangotik zehar
*Egun osoan zehar bizikletak probatu daitezke