Otsailaren 2an El Salvadorren presidentea aukeratzeko huteskundeak eginen dira. Hori dela eta El Salvadorren Lagunak ekimenak FMLN-eko Salvador Sanchez Cerén hautagaiaren aldeko kanpaina antolatu du iganderako Altsasun. Aurrera El Salvadorko jendea leloa du deialdiak.
Ekimenetik azaldu dutenez, lehen itzulian presidente kargua eskuratzeko aukera du FMLNko hautagaiak, eta aurreko legegintzaldian Frenteak “herrian aplikatutako politika sozial berriak” segida izanen lukete, aurreko urteetan “eskuindar gobernuek baztertuta izan dituzten herritarrengan positiboki eragin dutenak”. FMLNeko euskal lagunek azaldu dutenez, Frentearen beste lehentasun batzuk dira: herriaren bizi kalitatea hobetzen jarraitzea, memoria historikoaren inguruan lana egitea, El Salvador ALBAn sartzeko aurrerapausoak ematea edo edota “Buen Vivir” logikaren baitako politikak aplikatzea.
Elkartasuna
Ekimenetik nabarmendu nahi izan dute El Salvador eta Euskal Herriaren arteko elkarrekiko elkartasunak urte asko dituela. Besteak beste, Ertamerikako herrialdean hildako Pakito Arriaran, aita Ignacio Ellacuria, Begoña Garcia edo Marta Gonzalez aipatu dituzte. Aldi berean, FMLNren aldeko atxikimendu kanpaina martxan jarri dute elsalvadorrenlagunak@gmail.com helbidearen bidez bidali daitekeena.
Egitaraua
11:00etan Iortia plazan umeendako puzgarriak eta pailazoa. Pupusak (artozko tortila beteak) egiteko tailerra.
12:00etan Ekitaldi politikoa Iortia kultur etxean. Aurkezpena, bertsolariak, FMLNren ordezkaria, Marta Gonzalez, Pakito Arriaran eta Begoña Garciaren sendiei omenaldia eta Fermin Balencia.
14:00etan Bazkaria.