Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketako 10. jardunaldia jokatu zen larunbatean. Racing San Migel eta Iturmendiren arteko partida oso lehiatua izan zen. Atsedenaldira 3 goleko errentarekin joan zen Racing, baina bigarren zatian sekulako gol festa ospatu zuten uhartearrek, 1-10 gailendu baitziren. Asierrek 5 gol sartu zituen eta Mikelek eta Jesus Angelek hiruna gol.
Bestalde, Etxarriko gaztetxiek 1-5 hartu zuen menpean Bunker. Faltaz betetako partida izan zen. Hiru penalty bikoitz jaurtiki ziren eta arbitroak bi jokalari kaleratu behar izan zituen. Gaztetxeko Jurgik hat tricka (3 gol) sartu zuen. Eta, bukatzeko, Bil Toki eta Auzomotojorik taldeko partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeak parez-pare aritu ziren; atsedenaldira binako berdinketarekin joan ziren baina, azkenean Auzomotojorikek eraman zituen hiru puntuak (2-4). Migel Ganchok (Bil Toki) eta Beñatek (Auzomotojorik) bina gol sartu zituzten.
Sailkapenean Racing San Migel da liderra (22 puntu), Auzomotojorik puntu eskas batera duela (21 puntu). Arbizu da hirugarrena (15 puntu). Atzetik daude Bil Toki (9 puntu), Etxarriko Gaztetxie (7 puntu), Iturmendi eta Bunker (seina puntu). Golegile edo pitxitxi sailkapenari dagokionez, Asier Turunbai da pitxitia (18 gol), Jurgi Kintana (17 gol), Jesus Angel Alvarez (16 gol) eta Joseba Razkin (14 gol) gertu dituela.
10. jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 1 – Racing San Migel 10
Bunker 1 – Etxarriko gaztetxie 5
Bil Toki 2 – Auzomotojorik 4
Atsedena: Arbizu
Asteburuko jardunaldia
Ilbeltzaren 31n, ostiralean, Uharte Arakilen
20:00etan: Racing San Migel – Bunker
21:00etan: Arbizu K.T. – Iturmendi
22:00etan: Etxarriko Gaztetxie – Bil Toki
Atsedena: Auzomotojorik
www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.