Euskal Herrikoan aurrera

Guaixe 2014ko urtarrilaren 28a

Hainbat herrietan jokatu dira dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak. Hala, Uharte Arakilen Javiertxo Martirenak eta Albertok lortu zuten Nafarroako kanporaketarako txartela. Arbizun, berriz, 10 bikote lehiatu ziren eta herrialdeko finalerako txartela Eneko Lazkotz eta Manu Leitza eta Salvador Razkin eta Jose Luis Flores bikoteek eskuratu zuten. Bestalde, Etxarri Aranatzen, larunbatean, 16:00etan jokatuko da kanporaketa, Karrikestu elkartean.