Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 7. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Aimar Olaizola eta Aretxabaleta izanen dituzte aurkari larunbatean Labriten. Aretxabaleta oraindik ez da guztiz osatu, eta Begino ariko da bere ordez. Orain arte Ibai Zabalak ordezkatu izan du Aretxabaleta, baina Asegarcek Ladis Galarza txapelketatik aldentzea erabaki du, “esperotako kirol errendimendua ez delako ematen ari”, eta bere tokia Ibai Zabalak beteko du.
Ezkurdia-Zabaletak eta Olaizola-Beginok gaur egingo dute material aukeraketa, asteazkenean, goizeko 11:30ean, Labriten.