Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Irurtzunek Logroñoko Titin III.a taldea hartu zuen eta bi partidetan gailendu ziren sakandarrak. Banakakoan Armendarizek 10-3 eta 10-2 irabazi zion errioxarrari, eta, binanakoan, Ezkurdiak eta Mitxelenak 10-8 eta 10-5 hartu zituzten menpean errioxarrak. Bestalde, Altsasu Paz Zigandaren kontra aritu zen. Banakakoan Paz Zigandako Rekaldek 10-4 eta 10-0 nagusitu zitzaion Aiestarani. Aldiz, binakakoan Altsasu taldeko Arrietak eta Peñasek 10-6 eta 10-8 irabazi zieten Paz Zigandako Iriarte-Pinari.