Euskaraz ez dakiten gurasoendako tailerra

Guaixe 2014ko urtarrilaren 29a

Hizkuntza jakin gabe seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko aholkuak emanen ditu

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasleak dituzten gurasoei zuzendutako prestakuntza saioa antolatu du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Guraso horiek kezka handia izaten dute eskolako lanetan, ikas prozesuan, ezin dietelako seme-alabei lagundu. Otsailaren 7rako, antolatutako hitzaldian, Iñaki Eizmendi hezitzailea kezka horiei buelta ematen saiatuko da, 15:30etik aurrera Atakondoa eskola publikoan.