Kalitate turistiko hiru Q diploma Sakanara

Guaixe 2014ko urtarrilaren 29a

Pasa den astean Madrilen ospatu zen Fitur azokaren baitan ICTEk kalitate turistiko Q diplomak banatu zituen. Establezimenduen “produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzen du” aitortza horrek. Guztira 400 izan ziren eta haietatik 51 Nafarroako turismo establezimenduek jaso zituzten. Sakanako hiru establezimenduk jaso zuten kalitate aitortza: Arbizuko eko kanpina, Etxarri Aranazko kanpina eta Urdiaingo Kaluxa taberna-jatetxea.