Babesa Plazaolako Iruña arteko tarteari

Guaixe 2014ko urt. 30a, 11:00

Lurralde Antolaketa Batzordeak herenegun egindako bileran Plazaola bide berdeko Irurtzun eta Iruña arteko tarteari babesa berretsi zion. Jakinarazpena Nafarroako Gobernuari bidaliko dio hark onartu dezan. Plazaola turismo partzuergoak sustatutako Udalez Gaindiko Proiektu baten bidez garai batean trenbidea zena txirrindulendako ibilbide bihurtuko da. Erabiltzaileek Andoainera arteko joan etorriak egiteko aukera izanen dute. Gainera, Europako eurobelo sarearekin bat eginen du.

Sakana zeharkatu
Plazaolako bide berdea pixkanaka ari da aurrera egiten. Sakanako Mankomunitateak ibarra zeharkatzen duen oinezkoendako eta txirrindulariendako bidea egiteko asmoa aspaldikoa du. Sakanako herri guztiak lotuko lituzke. 2010eko aurrekontuetan jasoa zegoen proposamena, baina Nafarroako Gobernuaren finantziazioak huts egin zuen eta baztertu behar izan zen.