Atzo, asteazkenean, materiala aukeratu zuten, Labriten, Ezkurdiak, Zabaletak, Olaizolak eta Beginok. Orain arte Ibai Zabalak ordezkatu du Aretxabaleta, baina Asegarcek Ladis Galarzak txapelketatik aldendu du, “esperotako errendimendua ez emateagatik”, eta hemendik aurrera Ibai Zabalak osatuko du bikoa Bengoetxearekin. Beginok 2011n osatu zuen bikoa Olaizolarekin eta txapeldunak izan ziren, eta bihar Aretxabaleta ordezkatuko du. “Txapeldunak izan ziren eta sekulako bikotea osatzen dute. Jokoa atzera bideratu beharko dugu eta Ezkurdiak sortzen zaizkion aukerak primeran aprobetxatu beharko ditu, aurrean Aimar baitu” adierazi zuen Zabaletak. “Zabaletak Hendaian bezala jokatzen badu, oso zailak jarriko dizkigu gauzak” azaldu zuen, bere aldetik, Beginok. Lau pilotariak kontentu azaldu ziren materialarekin. Sakandarrenak baino pilota biziagoak hautatu zituzten Asegarcekoek.