San Juan baleontzia egiteko zuhaitzak zerratzen hasi dira

Goierriko Hitza, bideoa 2014ko urt. 30a, 14:03

Sakanatik 200 haritz enbor atera zituzten eta gaurtik aurrera Zerainen moztu behar dituzte. Moztu ahala, Pasaiara eramango dituzte, Albaolaren egoitzara. Han, baleontzia eraikiko dute.

Lanak gaur aurkeztu dituzte, zerrategian bertan. Ekitaldian, Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari orokorrak, Xabier Agote Albaola itsas faktoriako presidenteak, Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak eta Andoni Alustiza Zerain Dezagun fundazioko lehendakariak parte hartu dute. Jon Maia egitasmoaren arduraduna ere bertan izan da.

Bideoa: http://goierri.hitza.info