Larunbat arratsaldean ziren jokatzekoak Altsasun eta Etxarri Aranatzen Altsasu-Beti Kozkor eta Etxarri Aranatz-Lagunak taldeen arteko partidak. Altsasu eta Beti Kozkor taldeen arteko lehia jokatzen hasi zen, baina 20 minutu pasa eta gero, markagailua 0-an zegoela, bertan behera utzi zuen arbitroak, elurragatik. Etxarri Aranatz eta Lagunak taldeen arteko partidan lehen zati osoa jokatu zen, baina ondoren bertan behera utzi zuen partida arbitroak, Etxarri Aranatzek 2-0 irabazten zihoala.
Bestalde, Beti Onak B-k eta Lagun Artea B-k bina berdindu zuten Atarrabian jokatutako partida. Lagun Artea B oso eraginkor aritu zen eta Beti Onak B ere oso ongi aritu zen. Beti Onak 2-0 aurreratu zen eta gol aukera gehiago huts egin zituen. Aldiz, Lagun Artea B-k berdintzea lortu zuen kontrako atera iritsitako bi jokaldietan, puntu bat lortuz.
Sailkapen orokorrean Lekunberriko Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (39 puntu). Lagun Artea B 4.a da (31 puntu). Altsasu 8.a da (25 puntu) eta Etxarri Aranaz 15.a, azken aurrekoa (16 puntu). Asteburuan Lagun Artea B-k Kirol Sport hartuko du, Doneztebek Altsasu eta Zizurko Ardoik Etxarri Aranatz.