Mank-ek D ereduaren aldeko gonbitea luzatu du

Guaixe 2014ko otsailaren 4a

Hilaren 20tik 26ra zabalik egonen da ikastetxeetan 2 eta 3 urteetako haurrak aurrematrikulatzeko epea. Gurasoek euren seme-alabarendako nahi duten hizkuntza eredua aukeratzeko garaia da. Horregatik, Sakanako Mankomunitateak gurasoak animatu dituzte haien txikiak D ereduan matrikulatzeko.

Haurren gurasoei bidalitako gutun baten bidez Mank-ek jakinarazi die D ereduak soilik bermatu dezakeela euskara eta gaztelania erabat menperatzea, eta atzerriko hizkuntza batean oinarri sendoa eskuratzea. Gutunarekin batera D ereduaren kalitatea, eraginkortasuna eta emaitza akademikoen berri ematen dituzten bost pertsonen testigantzak helarazi zaizkie esku-orri baten bidez. Haien artean Oier Lakuntza urdiaindarra dago.

Joan den urtean jaiotakoen gurasoei ere banatu zaie esku-orri hori. Hartan D ereduaren arrakastaren formula hala laburbiltzen da: esperientzia+bikaintasuna = emaitzak.

Testigantzen bideoa