Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketako 14. jardunaldia jokatu zen ostiralean. Racing San Migel talde uhartearrak lidergoa sendotu zuen, Bunker taldea 20-4 menpean hartu eta gero. Bunkerrek baja ugari izan zituen eta ahal izan zuen moduan egin behar izan zion aurre liderrari. Racingeko Jose Maria Gorritik 11 gol sartu zituen, aipatzeko modukoa.
Bestalde, Arbizu eta Iturmendiren kontrako lehian 0-2 aurreratu ziren iturmendiarrak, baina Arbizukoak erremontatzeko gai izan ziren eta 5-3 nagusitu ziren bukaeran. Eta hirugarren partidan, Etxarriko Gaztetxiek gutxigatik irabazi zion Altsasuko Biltokiri, 4-3, partida estu eta lehiatuan. Jurgi etxarriarrak 3 gol sartu zituen, hat tricka.
Sailkapenean Racing San Migel da liderra (25 puntu), Auzomotojorik 4 puntura duela (21 puntu). Arbizu da hirugarrena (18 puntu). Atzetik daude Etxarriko Gaztetxie (10 puntu), Biltoki (9 puntu) eta Iturmendi eta Bunker (seina puntu). Golegile edo pitxitxi sailkapenari dagokionez, Racingeko Asier Turunbai da pitxitxia (22 gol), Etxarriko Gaztetxeko Jurgi Kintana (20 gol) eta Racingeko Jose Maria Gorriti (16 gol) gertu dituela.
Jardunaldia atzeratuko da
Santa Ageda ospakizunak direla eta, asteburu honetan jokatzekoa zen 12. Jardunaldia hurrengo asteburura atzeratu da, otsailaren 15era.
11. jardunaldiko emaitzak
Racing San Migel 20 – Bunker 4
Arbizu K.T. 5 – Iturmendi 3
Etxarriko Gaztetxie 4 – Bil Toki 3
Atsedena: Auzomotojorik
Hurrengo jardunaldia
Otsailaren 15ean, ostiralean, Uharte Arakilen
20:00etan: Biltoki – Bunker
21:00etan: Iturmendi – Auzomotojorik
22:00etan: Arbizu K.T. – Racing San Migel
Atsedena: Etxarriko Gaztetxie
www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.