Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 5. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Irurtzunek Paz Zigandara egin zuen bisita, eta jokoan zeuden bi partidetan gailendu ziren sakandarrak. Banakakoan Armendarizek 10-4 eta 10-9 irabazi zion Paz Zigandako Rekalderi, eta, binakakoan, Irurtzungo Ongay-Bergerak 10-6 eta 10-2 gailendu ziren Zuasti eta Telletxearen aurrean.
Altsasuk Oberena izan zuen aurkari. Banakakoan, Oberenako Vidan 10-2 eta 10-0 nagusitu zitzaion Altsasuko Aiestari. Binakakoan, Arrieta eta Peñas altsasuarrek Diaz-Iturriagaren kontra berdindu egin zuten (8-10 eta 10-2), baina berdinketa hausteko hirugarren jokoan 5-4 gailendu ziren altsasuarrak.